XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

X-garren ALEGIA.

Txakur sendo bat pizti bizkorren
aurka jaubean lagungarri izan
ta gero aultzen asi zan urteen
zamaz. Bein jardun eban burrukan
.

Basurde uletsu bat belarritik
oratu; baiña, agiñak ustel
ta arrapakiña itxi agotik.
Eiztariak a zentzatu, goibel.

Likon zar arek orduan egin
eutson: Kemenak ez, indarrok uts
egiten dauste. Nazana orain
ezezgarria yatzulako utz?

Era berean, izan nintzana
ere goretsi bear daustazu.
Dan au zergaitik, Philo laztana,
idatzi dodan ondo dakutsu
.